miércoles, 25 de mayo de 2011

Sócratesen biografia =)

Sokrates (K. a. 470 - K. a. 399) Grezia Klasikoaren filosofoa. Atenasen jaio zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan eta aparteko eragina izan zuelako Platonengan.Familia arrunteko semea zen baina politikan aristokraziaren aldekoa. Bere ustez, demokrazia guztiz manipulatuta zegoen sofistengatik. Hauen eraginez hasierako demokrazia erabat hondatu egin zen. Beraz, Atenar eta Espartaren arteko gudan Espartarren alde egon zen eta horrelako ideiak defendatzeagatik Atenaseko epaileak heriotz zigorrera kondenatu zuten.


Bere irakaskuntza guztiz ahozkoa da, ez baitzuen ezer idatzi, bere irakaskuntza elkarrizketan (dialogoa) oinarritzen delarik. Bazituen ikasle eta jarraitzaile asko eta haietako bat Platon izan zen.


Bere filosofian bost oinarrizko puntuak bereiz ditzakegu:


1- Filosofiaren helburua → Giza subjektibitatea aurkitzea ("Ezagut ezazu zeure burua")


Eta nola aurkitzen dugu giza subjektibitatea? Bi moduren bitartez aurki dezakegu:


Ironia → "Bakarrik dakit ezer ez dakidala"
Maiestika → "Elkarrizketaren bitartez egia argitu"


2- Antieszeptismoa → Posiblea da egia aurkitzea. Egia badago eta aurkitu daiteke, horretarako eman beharreko pausoak emanez.


3- Antierlatibismoa → Iritzi guztiek ez dute berdin balio, badaude iritzi faltsuak eta badaude egiazkoak.


4- Bertute morala definitu daiteke


Zer da ontasuna?
Zer da zuzentasuna?
Zer da zoriontasuna?


Hiru galdera hauei erantzuteko Definizio Unibertsala bilatu beharra dugu, hau da, denontzako baliagarriak izan zitekeen definizioa da, ezin da bakoitzaren araberakoa izan.


5- Intelektualismo etikoa Sokrates maisu etikoa dugu, bere helburua gizakaiaren ekintza, jokaera edo portaera azaltzea baitzen. Bere ustez, ondo jokatu ahal izateko lehenik eta behin jakin behar dugu zer den ongia; eta zuzen jokatu ahal izateko lehenik eta behin jakin behar dugu zer den zuzentasuna, zuzentasuna jakin ezean inoiz ez baitugu zuzentasunez jokatuko.

viernes, 20 de mayo de 2011

Atenea eta Sócratesen monumentuak Atenaseko Akademian

Rafaelen margolana


Erdialdean Sócrates, Platón eta Aristóteles agertzen dira. Sócrates Platónen irakasle eta inspirazio iturria izan zen eta Platón Aristótelesen irakaslea izan zen.

Sócratesen biografia bideoa

SÓCRATESEN BIZITZA (hirugarren zatia)

Sócratesen esaldi ezagunenak

“El malo lo es por ignorancia, y por tanto se cura de ello con la sabiduría”


“Habla para que yo te vea.”


“Si alguien busca la salud, pregúntale si está dispuesto a evitar las causas de la enfermedad; en caso contrario, abstente de ayudarle”.


“Sólo hay un bien: el conocimiento. Sólo hay un mal: la ignorancia.”


“Sólo sé que no sé nada; y esto cabalmente me distingue de los demás filósofos, que creen saberlo todo.”


“Cada uno de nosotros sólo será justo en la medida en que haga lo que le corresponde.”


“El mayor de todos los misterios es el hombre.”


"De los mas profundos deseos sale el odio mas destructivo"

SÓCRATESEN BIZITZA ( bigarren zatia)

Sócrates eta Platón

SÓCRATESEN BIZITZA ( lehen zatia)

Sócratesen argazkia